Ingurumena


Ingurumeneko arazoen larritasuna hain da handia, zio moral bihurtu dela.

Garraioa da, klima aldaketa, atmosferaren kutsadura eta negutegi efektua sortzen dituen faktore nagusia. Inpaktu hau ingurumen arazoekin batera gertatzen da, esate baterako, ozono geruzaren txikitzearekin, desertizazioarekin, habitaten txikitzearekin edo biodibertsitatearen galerarekin batera.

Nafarroan, 2010ean CO2ko emisioak Kyotoko aurreikuspenak halako SEI izango dira!



Ezin eutsizko zor ekologikoa metatzen ari gara, ondorengo belaunaldiek oinorde izango dutena. Gutariko bakoitza munduko arazoen partaide da, bai eta konponbidearen partaide ere. Helburu nagusia barne iraultza bat lortzea da: gure kontzientziak esnatzeko garaia da!

Autoa

Tabakoa pertsonen osasunerako zer, horixe dira kotxeak planetaren osasunerako.

Autoa da ingurumena gehien kaltetzen duen garraiobidea: hiriko airea kutsatzen laguntzen du eta munduko berotzea nahiz zarata areagotzen ditu.

Autoan eginiko 20.000 kilometro bakoitzeko, 3 tona baino gehiago CO2ko partikula kutsagarri aireratzen dira atmosferara.

Munduko autoen kopurua hazkunde demografikoaren indizea baino hiru bider azkarrago hazten da.






Autobusa

Garraio publikoa da autoa ez erabiltzeko egiazko irtenbidea. Horren erabilera, gainera, ezinbestekoa da autoaren gehiegizko erabilerak kaltetutako ingurua hobetzeko.

Autobusaren energia kontsumoa autoarena baino 15 aldiz txikiagoa da eta bidaiari bakoitzeko %70 karbono dioxido gutxiago aireratzen du, duen erabilera kolektiboari esker.



Oinezkoak eta txirrindulariak

Oinez edo bizikletan joan eta etortzeko aukerak zirkulatzen ari diren autoen kopurua gutxitzen du, bai eta partikula kutsagarrien aireratzeak ere. Aipatu bi garraio mota horiek auto-pilaketei eta airearen kutsadurari aurre egiteko estrategiaren baitan giltzarria dira.

Izugarrizko onurak dituzten joan eta etortzeko bi modu dira.

Garraioa eta ingurumena

Garraiobidea CO2 gr / pertsonako / km-ko

Hegazkina 250

Trena 42

Tranbia 30

Autoa pertsona 1ekin 130

Autoa 4 pertsonekin 35

Motorra 70

Autobusa 60

Bizikleta 0

Oinezkoa 0

Bizikleta da ingurumenarekin oinezkoa bezain adeitsu jokatzen duen garraiobide bakarra… anima zaitez!